Gizartea -

Indarkeria matxista

Espetxera bidali dute bart Iruñean emakume bati sexu erasoa egiteagatik atxilotutako gizona

Erasoa 22:30 aldera gertatu zen Buztintxuri auzoko lorategi baten inguruan. Bizilagun batzuek eman zioten poliziari abisua eta biktimarekin geratu ziren agenteak agertu arte.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espetxera bidali dute Iruñeko Udaltzaingoak bart Buztintxuri auzoko lorategi batzuetan emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta atxilotutako gizona.

Sexu-erasoa 22:30 aldera gertatu zen trenbidetik oso gertu, Trenbide eta Victor Eusa kaleen artean.

Herritar batzuk izan ziren Poliziari gertakariaren berri eman ziotenak eta biktimarekin geratu zirenak agenteak agertu arte. Poliziako kideak bertaratutakoan, biktima artatu eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten. Sexu erasoen kontrako protokoloa aktibatu eta abokatu zein psikologo banaren laguntza eskaini zitzaion emakumeari. Etxean da une honetan biktima.

Erasotzailea aurkitu eta komisaldegira eraman zuten, epailearen esku utzi arte eta epailearen aurretik igaro ostean, espetxera bidali dute.

Ez da inguru horretan azkenaldian gertatu den eraso bakarra, izan ere, martxoaren 18an beste bat gertatu zen, eta apirilaren 1ean atxilotu zuten erasoaren ustezko egilea.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Indarkeria matxista Nafarroa Delituak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa