Gizartea -
Ikerketa
Lagun bat atxilotu dute eta Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat enpresa miatu dituzte ingurumen delituekin lotuta
Toxikoak izan daitezkeen hondakinak sortzeagatik miatu dituzte enpresa horietako asko.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Guardia Zibilak pertsona bat atxilotu du eta Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat enpresa miatu ditu, ingurumen delituak egin dituztelakoan.
Ikerketarekin lotutako iturriek jakinarazi dute Bilboko 3 Zenbakiko Epaitegiaren aginduz hasi dutela ikerketa.
Horretan parte hartu du delitu ekologikoak eta ingurumenarekin lotutakoak ikertzen dituen Guardia Zibilaren unitateak. Dirudienez, toxikoak izan daitezkeen hondakinak sortzeagatik miatu dituzte enpresa horietako asko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea