Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Marea gorritxoa Sevillara, suizidioen prebentziorako plana eta Hezkuntza Legea

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, maiatzak 5, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Marea gorritxoa Sevillara:  24.000 zale abiatuko dira Iruñetik Andaluziako hiriburura, Osasuna eta Real Madril taldeen arteko Kopako final handira. EITB Mediako hedabideek jarraipen zabala egingo diote hitzorduari.

- Suizidioen prebentziorako plana:  Eusko Jaurlaritzak berrikusi egin du espetxeetan suizidioak prebenitzeko programa, otsailean eta martxoan Arabako eta Gipuzkoako kartzeletan bi preso hilik agertu eta gero. Hori horrela, EITBk jakin duenez, protokolo berriak aurreikusten du hainbat sektoretako profesional gehiagok parte hartzea prebentzio programetan, eta arriskuan dauden presoen jarraipena espetxetik atera eta gero ere egitea.

- Hezkuntza Legea: Eusko Jaurlaritzaren kontrolerako saioa egingo da Eusko Legebiltzarrean, eta bertan, besteak beste, Hezkuntza Legearen proiektuaren inguruko azalpenak eman beharko ditu Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasuna Berriak Politika Hezkuntza Lege Berria albisteak Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Espetxe politika