Gizartea -

BADOO AUZIA

Auzitegi Gorenak 34 urteko kartzela-zigorra berretsi die Jose Antonio Delgado getxoztarraren hiltzaileei

Jose Antonio Delgado era basatian hil zuten 2019an. Emakume batekin hitzordua egin zuen Zaragoza inguruan Badoo aplikazioaren bidez. Bertara joan zenean, baina, bahitu, lapurtu eta erail egin zuten. Akusatutako bikoteak helegitea jarri zuen baina Gorenak Aragoiko Auzitegiaren epaia berretsi du.

Zaragozako epaiketaren artxiboko irudia. EITB Media
Zaragozako epaiketaren artxiboko irudia. EITB Media
Zaragozako epaiketaren artxiboko irudia. EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Goreneko Zigor arloko Salak berretsi egin ditu Jose Antonio Delgadoren hiltzaileei ezarritako 34 urteko kartzela-zigorrak. Badoo aplikazioaren bidez, euskal enpresaria emakume batekin gelditu zen Zaragoza inguruan, baina bertara heldu zenean, emakumeak eta haren bikotekideak bahitu, torturatu eta azkenik lur azpian sartu zuten bizirik, hil zen arte.

Ikerketaren arabera, 2 egun iraun zuen egoera horretan enpresariak. Hurrengo egunetan, erasotzaileek, biktimaren kreditu txartelak erabilita, dirua atera zuten zenbait banketxetatik.

2022an Aragoiko Justizia Auzitegi Nagusiak Zaragozako Auzitegiko epaimahaiaren epaia berretsi zuen, eta Gorenak gauza bera egin du orain.

Epaiak berretsi egin du 25 urteko zigorra taldeko kide bakoitzarentzat, 6 urtekoa indarkeriazko lapurretagatik eta 3 urtekoa iruzurragatik. 

Gainera, 185.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diote biktimaren semeari, 50.000 eurokoa gurasoei eta 19.000 eurokoa anai-arrebei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo Bizkaia Auzitegi Gorena Euskal Autonomia Erkidegoa Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Krimenak azken ordukoa