Gizartea -

Memoria Historikoa

Extremadurako nekazari bat identifikatu dute Urduñan, hilerriko hobietatik ateratako 71 gorpuzkien artean

Fructuoso Llorens Tolesano du izena, Badajozko lau alabaren aita zen nekazari ezkondua. Gogora Institutua familiarekin harremanetan jarri da eta Extremadurako senide presoen DNA jasotzeko prozesuari ekin dio, aurkitutako gainerako gorpuzkiak identifikatzeko lanetan.

Orduñako hilerriko hobitik ateratako gozpuzkiak. EITB MEDIAko bideo batetik ateratako irudia.
Orduñako hilerriko hobitik ateratako gozpuzkiak. EITB MEDIAko bideo batetik ateratako irudia.
Orduñako hilerriko hobitik ateratako gozpuzkiak. EITB MEDIAko bideo batetik ateratako irudia.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gogora - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak Urduñako hilerrian hobitik ateratako 71 gorpuzkien lehen gorpua identifikatu du. Fructuoso Llorens Tolesano du izena, Badajozko lau alabaren aita zen nekazari ezkondua.

Aintzane Eznarrok, Institutuko zuzendariak, zehaztu duenez, identifikatutako gizona duela 84 urte atera zuten etxetik. Horrez geroztik, familiak ez zuen haren berri izan. Llorens Tolesano 1941eko apirilaren 6an hil zen, 55 urte zituela, Urduñako espetxe frankistan.

Juana alabak azaldu duenez, 10 urte zituen aita desagertu zenean. Egun, 94 urte ditu. Horrekin batera, bere aita "asko gogoratzen" duela gaineratu du, eta baita jasandako "umiliazio" guztiak.

Gogora Institutua familiarekin harremanetan jarri da eta Extremadurako senide presoen DNA jasotzeko prozesuari ekin dio, aurkitutako gainerako gorpuzkiak identifikatzeko lanetan.

Elkarlana

Gogora Institutuak eta Eusko Jaurlaritzak bat egin dute Aranzadi Zientzia Elkarteak aurkitutako gorpuzkien identifikazioarekin.

Aranzadik hogeita hamar biktima baino gehiagoren gorpuzkiak aurkitu zituen garai hartako espetxe frankistan, Urduñako hilerrian, Eusko Jaurlaritzaren 'Gerra Zibileko desagertuak bilatzea' programaren barruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Frankismoa Desagertutako pertsonak Urduña Memoria Historikoa Gogora