Gizartea -

Ikastolak

Herri Urratseko antolatzaileek "elkartasun uholdea" eskatu dute, euskarari "zubiak eraikitzen jarraitzeko"

Euriteei eta uholdeei aurre eginez eta oztopo guztien gainetik, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko Herri Urrats festa molde murriztuan eta gune bakarrean egin dute Senpereko aintziran jendetza baten babesean. Milaka euroko galera izango dutela aurreikusita, laguntza eskatu dute.

Gazte talde bat Senperen gaur. Argazkia: Maria Agirre | EITB Media
Gazte talde bat Senperen gaur. Argazkia: Maria Agirre | EITB Media
Ehunka lagun joan dira Herri Urrats txikira, baina laguntza eskatu dute

03:00

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko 40. Herri Urrats festak ez du esperotako dirdirarik izan, ez, baina euskararen aldarriak eta herritarren elkartasunak ez dute inondik inora hutsik egin.

Euriteek erabat baldintzatutako eguna izan da, azkenean, molde murriztuan eta gune bakarrean antolatu dute. Murrizketak murrizketa, jaia giro apartarekin hasi da eguerdian, lakuaren inguruan atondu duten Araba gunean.

Baina antolatzaileak jakitun dira "besta bere handitasun osoan ezin ospatze horrek milaka euroko galera ekonomikoa" ekarriko diola Seaskari, eta horregatik, "elkartasun uholdea" eskatu diote jendarteari euskararentzako "zubiak eraikitzen jarraitzeko". Izan ere, "Urratsak zubi" izan da gaurko festaren leloa. 

Aurtengo festaren helburua zen Senperen bertan zabalduko duten Ipar Euskal Herriko bosgarren kolegioari bultzada emateko dirua biltzea; eta, aintziraren bueltan aurrikusitako irabaziak lortuko ez direnez, Seaskak jakinarazi du bestelako finantzaketa bideak zabalduko dituztela jendeak ekarpenak egin ditzan. Herri Urratseko webaren bidez egin ahalko dira.

Herri Urratsen dendan erosketak egiteko deia egin diete herritarrei dirua beste era batean biltzeko asmoz.

Era berean, dendan erosteko aukeraz gain, Senperera joan ezin direnentzat kontu korronte zenbaki batzuk jarri dituzte diru-laguntzak jaso ahal izateko, eta Bizum bidez dirua bidal daiteke Laboral Kutxaren App-an, dohaintzen atalean:

Caisse d'épargne FR76 1333 5000 4008 9397 1116 819 

Crédit Mutuel FR76 1027 8023 8500 0201 4340 107

Laboral Kutxa ES87 3035 0059 8205 9073 1197

Kutxabank ES98 2095 5045 8710 6117 7332

Eguerdian jaiari ekin baino lehenago, hasiera ekitaldia egin dute Senperen bertan, baina aterpean, eta bertan Koldo Tellitu Ikastolen elkarteko lehendakariak elkartasunerako deia egin die herritarrei, 40. urteurrena nahi zuten moduan ospatuko ez badute ere, "behintzat arlo ekonomikoari buelta emateko".

Tellituk azpimarratu du ikastolak "ezinbestekoak" direla euskarak aurrera egin dezan, hainbat urtez "iraun" ostean.

Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailburua ere izan da ekitaldian, eta animoa eta eskertza agertu nahi izan die urte osan jaia antolatzen aritu direnei. Sailburuak adierazi du "zeregin handia" dagoela egiteko euskararen alde, baina "ospatu" egin beharra dagoela "elkarrekin egindako ibilbidea".

Etorkizuneko erronkei begira, Bildarratzek esan du arnasguneak sortu behar direla eremu formaletik, eskolatik, informalera, kalera, jauzia egin dezan euskarak: "Euskaraz gozatzeko guneak sortu behar dira".

"Txikiagoa, baina Herri Urrats aski polita izanen da"
"Txikiagoa, baina Herri Urrats aski polita izanen da"
"Txikiagoa, baina Herri Urrats aski polita izanen da"

play icon 3:17

Lasarte eta Zestoatik joandako lagun batzuk. Argazkia: Maria Agirre | EITB Media

Eguraldiak apur bat atertzera egin du azken orduetan, baina uholdeak handiak izan ziren larunbat goizean, ordu gutxitan botatako litro kopuru handiaren eraginez ibaiek gainez egin ostean.

Alerta egoera Lapurdin euriteek eragindako uholdeengatik
Alerta egoera Lapurdin euriteek eragindako uholdeengatik
Alerta egoera Lapurdin euriteek eragindako uholdeengatik

01:58
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Herri Urrats Iparraldea argazkiak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Lapurdiko berriak