Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Gizon batek bikotekide haurduna hil du Manresan

Maiatzaren 6an gertatu baldin bazen ere, hasiera batean Esquadra Mossoek ez zuten indarkeria zantzurik antzeman. Auzitegiko medikuen txostenaren ondotik, ordea, gizon bat atxilotu dute, horrekin zerikusia duelakoan.

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esquadra Mossoek gizon bat atxilotu dute gaur Manresan, maiatzaren 6an haurdun zegoen bikotekidea hil zuelakoan.

Hasiera batean, Poliziak ez zuen indarkeria zantzurik antzeman. Auzitegiko medikuen txostenaren arabera, baina, kriminalitate zantzu nahikoak daude.

Atxilotua Manresako komisariara eraman dute, epailearen aurrera eraman aurretik egin beharreko izapideak egitera.

Sumarioa sekretupean dago.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako albisteak Indarkeria matxista Espainian Gizartea bideoak Indarkeria matxistaren biktimak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Matxismoa gaur