Gizartea -
Sanferminak 2012
Gazte bat atxilotu dute Riau-riauko istiluengatik
Iruñeko alkateak berretsi duenez istiluen atzetik "erakunde bat dago", eta datozen egunetan atxilotu gehiago egongo direla uste du.
Erredakzioa
Enrique Maya Iruñeko alkateak gazte bat atxilotu dutela berretsi du Riau-riauren istiluekin lotura duelakoan. Ostiralean, plazan piztu ziren hainbat liskar eta istiluengatik bertan behera gelditu zen eta ildo honetan " ezin du zigorrik gabe gelditu", adierazi du alkateak. Halaber, istilu horien atzean "erakunde bat" dagoela uste du.
Kazetariei esandakoaren arabera, gaztearen jokabidea grabatuta dago eta ordena publikoaren aurkako eta agintarien kontrako eraso delituak egozten dizkiote.
"Erasoak eragin zituen gaztea da atxilotutakoa", esan du Mayak, "ezin du zigorrik gabe gelditu". Gainera, "ez ziren lau lagun izan, erakunde bat zegoen istiluen atzean", adierazi du.
Ostiralean, hamabost urte eta gero Riau-riaua berreskuratzeko saiakuntza egin zuten, baina bertan behera gelditu zen hainbat istilu zirela eta, izan ere, udaltzain bat zauritu zuten liskarretan.