Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Hilketa matxista Orion, eraso homofoboa Villabonan eta birziklatzearen nazioarteko eguna

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, maiatzak 17, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Hilketa matxista Orion: Segurtasun Sailak gaur emango ditu gertatutakoaren inguruko argibide gehiago. Lehen datuen arabera, gizonezkoak ustez eskopetarekin tiro egin zion 47 urteko bikotekide ohiari, Arrantzale kalean, haurrentzako parke baten kanpoaldean. Orioko Udalbatzak bilera egingo du gertatutakoa aztertzeko.

- Eraso homofoboa Villabonan: Igande goizaldean bikote gay batek Villabonako taberna baten kanpoaldean jasandako talde eraso homofoboa salatu dute, Euskadi Irratiak jakin duenez. Segurtasun Sailaren arabera, ez dago momentuz atxiloturik, eta erasoaren motibazioa ikertzen ari dira.

- Birziklatzearen nazioarteko eguna: Espainiar Estatuan 21,43 milioi metro kubo ur eta orduko 6,72 milioi megawatt energia aurreztu ziren 2022an, 1,6 milioi tona ontzi, paper eta kartoi birziklatuta. Gainera, 1,79 milioi tona karbono dioxidoren isuria saihestu zen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Gipuzkoako albisteak Delituak Arrazismoa albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Orio berriak Homofobia munduan Villabona bideoak Albisteak Mundu matxista Ingurumena albisteak Birziklatzea Euskadin