Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Gorrotoa futbolean, uholdeak Nafarroan eta parekotasun legea

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, maiatzak 23, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Gorrotoa futbolean: Asteburu honetan, bi partida bertan behera geratu dira Bizkaian, arbitroen aurkako erasoengatik. Era berean, Valentziako Fiskaltzak ikerketa abiatu du Vinicius Real Madrileko jokalariari Mestallan jokatutako partidan egindako irainen atzean ustezko gorroto delitua egon daitekeelako.

- Uholdeen ondorena Nafarroan: Uholdeen ostean, kalteak zenbatzen ari dira Lesakan, Beran eta Aranon. Nafarroako Gobernuak iragarri du asteazkenean onartuko duela  hondamendi eremu izendatzeko eskaria. Bitartean, kalteak jasan dituzten eta asegurua duten pertsonek zuzenean jo ahal izango dute Ekonomia Ministerioko Aseguruen Konpentsazio Partzuergora.

- Parekotasun legea: Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak gaur onartuko du Emakumeen eta Gizonen arteko Parekotasun Legea. Bigarrenez onetsiko du araudia, martxoan ezarritakoaren irismen esparrua handituta. Izan ere, Auzitegi Konstituzionalari eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari ere eragingo die.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbol albisteak 2024 Gaurko albisteak Nafarroan Espainiako Gobernua albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua berriak Uholdeak bideoak Pentsioak azken ordukoa