Gizartea -

POLIZIA OPERAZIOA

25 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen sexu erasoa eta adingabeak galbideratzea egotzita

Antza, parke bateko jolastokian eta kirolgunean gazteengana hurbiltzen zen, haien konfiantza bereganatu eta ondoren dirua eskaintzen zien sexu-harremanen truke.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

25 urteko gizonezko bat atxilotu zuten joan den astelehenean Gasteizen, sexu erasoa eta adingabeak galbideratzea egotzita.

Gasteizko Udalak ohar batean jakitera eman duenez, herritar batek deitu zuen Udaltzaingora, gizonezko bat adin txikikoekin sexu-harremanak izaten ari zela jakinarazteko.

Antza, Adurza auzoko parke bateko jolastokian eta kirolgunean gazteengana hurbiltzen zen, haien konfiantza bereganatu eta ondoren dirua eskaintzen zien sexu-harremanen truke.

Deia jaso eta berehala, ikerketa zabaldu zuen Udaltzaingoak, eta herritarren laguntzari esker, gizonezkoa identifikatu eta atxilotu zuten.

Erasotzailea ondorengo orduotan eramango dute epaileren aurrera deklaratzera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Araba Delituak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa