Gizartea -

DESAGERTUTAKO PERTSONAK

Hilda topatu dute Jaizkibelen bilatzen ari ziren 65 urteko gizona

Bilaketa taldeko kideek topatu dute asteartetik falta zen Errenteriako bizilaguna.

Bilaketa operatiboa Jaizkibelen. Argazkia: SOS Deiak
Bilaketa operatiboa Jaizkibelen. Argazkia: SOS Deiak
Bilaketa operatiboa Jaizkibelen. Argazkia: SOS Deiak

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hilda aurkitu dute asteartetik Jaizkibel mendi inguruan bilatzen ari ziren 65 urteko gizona, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Arratsaldeko lehen orduan, hilotza Jaizkibelen bilatzen ari ziren eremuan aurkitu dute bilaketa taldeko kideek.

Ertzaintzaren arabera, gorpua Donostiako Auzitegiko Patologia Zerbitzura eramango dute autopsia egin diezaioten.

Bilaketa dispositiboa astearte arratsaldeko azken orduan ezarri zen, Errenteriako bizilagunaren familiak goizean Jaizkibel mendian ibilbide bat egitera irten zela eta etxera itzuli ez zela salatu ostean.

Ertzaintzak herritarrak babesteko patruilak, UVRko baliabideak eta helikoptero bat mobilizatu ditu, bai eta Babes Zibileko, Gurutze Gorriko, DYAko eta Euskadiko Salbamenduko Txakurren Taldeko zenbait talde ere.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Hondarribia argazkiak Gizartea Albisteak Gaur Errenteria albisteak Gaurko azken orduko albistea Desagertutako pertsonak gaur