Gizartea -

Indarkeria matxista

Zazpi gizon atxilotu dituzte astebetean emakumeen aurkako indarkeriagatik, Nafarroan

Konkretuki, hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, Zangozan eta Villatuertan, sexu-erasoengatik (bat adingabeari), bi Baztanen eta Ablitasen, urruntze-neurria urratzeagatik, eta beste bi Iruñean eta Tuteran, genero-indarkeriagatik.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak zazpi gizon atxilotu ditu aste honetan, emakumeen aurkako indarkeriagatik.

Zehazki, hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, Zangozan eta Villatuertan, sexu-erasoengatik (bat adingabeari), bi Baztanen eta Ablitasen, urruntze-neurria urratzeagatik, eta beste bi Iruñean eta Tuteran, genero-indarkeriagatik.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Indarkeria matxista Nafarroa Tutera Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Baztan Matxismoa Foruzaingoa Sexu erasoak