Gizartea -

Hondartzak

Orioko hondartzan bainatzeko debekua kendu dute; Zumaian, ordea, ez

Antilla hondartzan eta ibaian bainatzeko debekua ezarri zen, enterococos intestinalis bakterioaren maila onartutakoa baino altuagoa zelako. Gaur egindako azterketak, aldiz, erakutsi du kalitate- irizpideak betetzen dituela urak, eta beraz, bainatzeko debekua altxa egin da.

Zumaiako (Gipuzkoa) Santiago hondartza. Argazkia: Jokin Zurutuza
Zumaiako (Gipuzkoa) Santiago hondartza.
Zumaiako (Gipuzkoa) Santiago hondartza. Argazkia: Jokin Zurutuza

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak ekainaren 20an egindako uraren analisiaren ondoren, Orioko (Gipuzkoa) Antilla hondartzan eta ibaian bainatzeko debekua ezarri zen, Enterococcus intestinalis bakterioaren maila onartutakoa baino altuagoa zelako. Gaur egindako azterketak, aldiz, erakutsi du kalitate-irizpideak betetzen dituela urak, eta, hori dela eta, bainatzeko debekua altxatu dute, Orioko Udalak ohar batean jakinarazi duenez.

Zumaian, aldiz, bandera gorria dute oraindik, bertako Udalak agiri batean azaldu duenez. Horrela, Santiago hondartzan eta ibaian bainuak debekatuta jarraitzen du, araudian ezarritako kalitate-irizpide mikrobiologikoak ez betetzeagatik. Itzurunen ere dute bandera gorria, uraren kalitatea dela-eta.

Osasun Sailak egindako ur-analisiaren emaitzen arabera, Itzurun eta Santiago hondartzetako uretan E. coli bakterioaren onartutako maila gainditu da; ondorioz, Osasun Sailak emandako irizpideei jarraituz, bainua eta uretako bestelako jarduerak debekatuta egongo dira uraren kalitatea hobetu bitartean, hondartzan bertan zein ibaian.

Bainatzea debekatuta dago Bizkaiko hamaika hondartzatan

Gainera, bainua debekatuta dago gaur Bizkaiko Areeta, Arrigunaga, Muriola, Plentzia, Gorliz, Armintza, San Antonio, Ea, Isuntza, Karraspio eta Arrigorri hondartzetan, bandera gorria baitago bertan, Gurutze Gorriak emandako datuen arabera.

Gainera, Arena, Gorrondatxe, Barinatxe, Arriatera-Atxabiribil, Bakio, Laidatxu, Toña eta Laidako hareatzetan bandera horia dago; beraz, uretan kontuz ibiltzeko gomendatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Euskal herriko hondartzak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Orio Zumaia Eguneko albisteak