Gizartea -
Badator beroa
Lainoak eta beroa, asteburuan nagusi Euskal Herrian
Ezegonkortasunak markatutako egun pare baten ondoren, larunbatean eguraldia egonkortu egingo da berriro. Larunbata apur bat freskoagoa izango da ipar partean eta hegoaldean bero eutsiko dio. Igandean hodeitsuago egongo da Kantauri isurialdean eta eguzkia izango da nagusi hegoaldean.
EITB Media
Larunbatean eguraldia egonkortu egingo da berriro, pare bat egun giro ezegonkorrarekin pasa ondoren. Eguzkitsu egongo da ordu askotan, nahiz eta ipar isurialdean behe-hodei batzuk agertuko diren egunaren hasieran eta amaieran. Horrez gain baliteke behe-lainoa edo lanbro pixka bat sortzea egunsentian. Hegoaldeko haizerik ibiliko ez denez, tenperatura maximoak kostaldean eta inguruetan jaitsi egingo dira, gainera brisa ibiliko da arratsaldean. Gainerako eskualdeetan bero egiten jarraituko du, 30-32 ºC inguruko maximoekin.
Igandea lainotuago egongo da ipar partean eta egunaren amaieran euri arina egin dezakeKantauri isurialdeko zenbait puntutan. Hegoaldean eguzkitsua eta beroa izango da eugna. Tenperatura maximoak 30 °C-tik gorakoak izango dira hegoaldean, eta Kantauri aldean 25-30 °C-tik gorakoak. Goizean norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da eta arratsaldean brisa ibiliko da.