Gizartea -
Sanfermines 2023
Hirugarren entzierroak, Cebada Gagorenak, adarkatu bat utzi du
Entzierroko protagonista nagusia zezenetako bat izan da, hasieratik ziztu bizian atera baita zezen taldea luzatuz. Bost zauritu daude, eta horietako batek adarkada jaso du.
agencias | eitb media
Aurtengo sanferminetako hirugarren entzierroa arriskutsua izan da zezen taldea sakabanatu egin delako eta batzuk banan-banan iritsi direlako amaierara. Gainera, jendetza bildu da ibilbidean eta tentsio une asko bizi izan dira.
Lau korrikalari zauritu dira, eta horietako batek adarkada jaso du ezkerreko besoan, baina ongi dago. Gainerakoek kolpeak jaso dituzte, eta aurreko entzierroetan zauritutako inork ez du ospitalean jarraitzen.
Estrella Petrina Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko arreta zuzendariak adierazi duenez, "zorionez, eta entzierroa arriskutsua izan bada ere, bi pertsona soilik ospitaleratu dituzte, horietako bat Vila-realgo gizonezko bat, adarkada jaso duena, baina larritasunik gabe". Besoan jaso du adarkada eta kirurgikoki aztertu dute.
Ospitalera eraman duten beste zauritua Iruñeko gizonezko bat da, sorbalda atera duena.
Gainerakoak Iruñeko zezen plazako erizainek artatu dituz, kolpeengatik.
Entzierroko protagonista nagusia zezenetako bat izan da, hasieratik ziztu bizian atera baita zezen taldea luzatuz. Azkenean 2 minutu eta 53 segundo iraun du entzierroak, orain arteko gehien.
Telefonicako tartean, bukaera aldera, atzean geratu den zezenetako bat korrikalari batzuen aurka oldartu da, baina lortu dute animaliak aurre zezan.