Gizartea -

elikagai alerta

Gluten gabeko txokolatezko gaileta sorta bat merkatutik kendu dute burundanga arrastoak topatu ostean

Droga horrez gain, atropina botikaren arrastoak ere aurkitu dituzte. Gerble markako txokolatezko pipitadun gailetak dira kutsatutakoak, gluten bakoak. Zehazki, 51914913 lotea da kaltetutakoa, iraungitze data 2023/09/20 duena.

Aesan agentziak kutsatutako gaileta markaren inguruan zabaldutako argazkia. @AESAN_gob_es
Aesan agentziak kutsatutako gaileta markaren inguruan zabaldutako argazkia.
Aesan agentziak kutsatutako gaileta markaren inguruan zabaldutako argazkia. @AESAN_gob_es

Agentziak| EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aesan Nutrizio eta Elikagai Segurtasunerako Espainiako Agentziak merkatutik kendu du Gerble markako gluten gabeko txokolatezko gaileta sorta bat (albistean dagoen argazkikoak bezalakoa). Sorta horretako gailetetan eskopolaminaren (burundanga droga) eta atropina botikaren arrastoak topatu dituzte eta horregatik alerta ezarri dute. 

Zehazki, 51914913 lotea da kutsatutakoa. Frantziatik ekarria da eta 2023/09/20 du iraungitze data.

Agentziak ostiralean ohartarazi zuen egoeraz, eta etxean halakorik dutenei ez hartzeko eskatu die. 

Katalunian atzeman dute kutsadura, eta erkidego hori izan da ohartarazten lehena. Gailetan Estatu osoan banatu omen dituzte. Enpresak berak ere eman du abisua. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Drogak Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Elikagaiak gaur albisteak Sendagaiak