Gizartea -

Hitzartuz ekimena

1.364 familiak jaso dituzte energia pobreziari aurre egiteko laguntzak Euskadin, lehen seihilekoan

Hain zuzen ere, 7.440 elikagai-entrega egin dituzte, Hitzartuz ekimenaren barruan.

Familiek laguntza jasotzkeo bi modu daude: txapon-txartelak eta aplikazioa. Irudia: ETIB Media.
Familiek laguntza jasotzkeo bi modu daude: txapon-txartelak eta aplikazioa. Irudia: ETIB Media.
Familiek laguntza jasotzkeo bi modu daude: txapon-txartelak eta aplikazioa. Irudia: ETIB Media.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak 1.364 familiari eman dizkie energia pobreziaren egoerari aurre egiteko laguntzak urteko lehen seihilekoan, Hitzartuz ekimenaren barruan.

Familiek bi modu dituzte laguntza jasotzeko:

- Txanpon-txartelak. Horiek Eroski, Mercadona eta Carrefour supermerkatuetan eta hurbileko saltoki txikietan erabili daitezke.

- Encantado de comerte aplikazioa. Bertan, saltokiek egunean zehar saldu ez dituzten eta egoera bikainean dauden elikagaiak hartzeko aukera izango dute hartzaileek, prezio merkeagoan.

Familiei diru-laguntza ematen zaienean, kontuan hartzen da kasu bakoitzaren inguruan egiten den balioespena eta bizikidetza-unitatea eratzen duten kideen kopurua. Kide bakarreko familia-unitateei 150 € ematen zaizkie eta 4 kideko edo gehiagoko familia-unitateei, aldiz, 400 €. Gehienez hiru entrega egiten dira urtean, salbuespenak kontuan izanda.

Urteko lehen erdian, 2.353.670 euro bideratu dira familia kalteberen funtsezko premiak arintzeko behar diren gastuak ordaintzera. Horietatik, 465.000 euro energia pobreziaren egoerak arintzera bideratu dira, eta 1.888.670 euro elikatzeko laguntzetara.

Elikadurako 7.440 laguntza eskaini dira Euskadin urte hasieratik orain arte; 1.377 Araban, 4.280 Bizkaian eta 1.943 Gipuzkoan.

Hitzartuz ekimena

Ekimena muturreko kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei eta haien familiei arreta emateko sortu zen, funtsezko premiei premiaz erantzuteko helburuarekin; elikadura egokiari edo higiene pertsonalerako produktuetara jotzeko aukera, bai eta sistematik kanpora geratzen diren familiei argiaren, uraren eta gasaren fakturak ordaintzeko bide ematea ere. Programa honen barruan Eusko Jaurlaritzak 4.000.000 €-ko aurrekontua du, eta horren bitartez 10.000 pertsonarengana baino gehiagorengana iristea da helburua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Dirulaguntzak Euskadin Energia