Gizartea -
Bularreko minbizia
Sistema informatiko batek bularreko minbiziari aurre egingo dio
Medikuei minbiziaren diagnostiko goiztiar bat egiten lagunko du sistema honek. Bilbomatica euskal enpresak , programa informatiko honen garapenean hartu du parte.
Erredakzioa
Pazienteei egin beharreko frogen inguruko erabakiak hartzen lagunduko du sistema honek, eta medikuek azkarrago jakingo dute nolako tratamendua aplikatu gaixo bakoitzari. Honekin guztiarekin, diagnostiko goiztiarrago bat lortuko dute medikuek.
Sistema informatikoak, pazienteen informazio guztia biltzeko aukera emango du asistentziaren atal bakoitzean. Gainera, medikuek edozein lekutatik euskeratu ahal izango dute informazio hau web orrien bidez.
Bilbomatica euskal enpresak parte hartu du Espainia eta nazioarteko hainbat ikertzaile taldeekin batera sistema hau sortzen. Valentziako Eresa enpresa da proiektuaren buru bertako ospitale unibertsitarioarekin batera.