Gizartea -

Sutea

Barakaldok dolu eguna ezarri du eta jaiak bertan behera utziko ditu gaur, sute batean hildako adingabeagatik

Sutearen ondorioz, adingabe bat hil da eta beste sei pertsona, horietako bi adingabeak, Gurutzetako Hopitalera eraman dituzte. Herriko talde politikoek elkartasuna eta doluminak adierazi dizkiote hildakoaren familiari.

Barakaldo, gaur. Argazkia: EFE
Barakaldo, gaur. Argazkia: EFE
Barakaldo, gaur. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldoko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak dolu eguna deitu du sute batean hildako 16 urteko adingabe baten heriotzagatik, eta bertan behera utzi ditu gaurko jaiak, Karmengo jaietako egun handian.

Bart Portu kaleko eraikin batean piztutako sutearen ondorioz, adingabe bat hil da eta lau heldu (horietako bat pronostiko erreserbatuarekin) eta bi adingabe ospitaleratu dituzte. Helduetako biri eta adingabeetako bati alta eman diete, eta beste adingabeak ospitalea utziko du datozen orduetan.

Gainera, sutearen ondoko hiru eraikinak ere hustu dituzte, eta 30 pertsona inguruk Larrea ikastetxean igaro dute gaua, baina aldameneko hiru eraikinetan bizi direnak etxera itzuli ahal izan dira.

Talde politikoek elkartasuna eta doluminak adierazi dizkiote hildakoaren familiari, eta bertan behera utzi dituzte gaurko ekitaldiak.

Udalak zerbitzu guztiak jarri ditu senideen eskura, haiei laguntzeko, eta kaltetuei arreta eta informazioa emateko bulego bat ere ezarri du Udaltzaingoaren poizia etxean.

Barakaldoko egurrezko eraikinean piztutako sutea eskaileretan hasi omen zen
Barakaldoko egurrezko eraikinean piztutako sutea eskaileretan hasi omen zen
Barakaldoko egurrezko eraikinean piztutako sutea eskaileretan hasi omen zen

0:44
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Arabako herriak Azken ordukoa Bizkaia Barakaldo EAE albisteak Suteak argazkiak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak