Gizartea -

SUTEA

16 urteko mutil bat hil da Barakaldoko etxebizitza batean izandako sutean

Sei pertsona, tartean adin txikiko bi, zauritu dira, sugarrak zabaldu direnean, leihotik salto egin behar izan dutelako. Suhiltzaileen hitzetan, "suntsiketa maila oso altua da". Udaleko Bozeramaileen Batzordeak dolu eguna deitu du gaurko adingabearen heriotzagatik.

Barakaldo, gaur. Argazkia: EITB Media
Barakaldo, gaur. Argazkia: EITB Media
Sustoa gainetik kendu ezinik jarraitzen dute Barakaldon garretatik ihes egin duten bizilagunek

01:38

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

16 urteko mutil bat hil da Barakaldoko Portu kaleko etxebizitza batean bart piztutako sute baten ondorioz. Goizaldean piztu da sutea, 03:00ak inguruan, egurrezko egitura duen eraikin bateko laugarren solairuan. Sei pertsona, bi adin txikikoak, ospitalera eraman dituzte.

Zauritutako pertsonak kolpe anitz dituzte. Izan ere, sugarrak eskaileretan zabaldu dira eta ataritik ezin aterata, leihotik salto egin behar izan dute. Igand ehonetako goizean zehar adin nagusietako biri eta bi adingabeei alta eman diete.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, sua kontrolpean dago, baina suhiltzaileak bertan daude oraindik. Eraikina erortzeko arriskua handia omen da.

Barakaldoko egurrezko eraikinean piztutako sutea eskaileretan hasi omen zen
Barakaldoko egurrezko eraikinean piztutako sutea eskaileretan hasi omen zen
Barakaldoko egurrezko eraikinean piztutako sutea eskaileretan hasi omen zen

0:44

Sua zerk eragin duen ikertzen ari dira. Etxebizitza kiskalita geratu da. Lehen ikerketen arabera, baliteke sua eskaileretan piztu izana. Berehala zabaldu dira sugarrak, eta eraikinaren teilatuaren zati bat ere guztiz hondatuta geratu da. Lekukoek azaldu dutenez, beldurgarria izan da bizitakoa; bizilagunak, haurrak eta bizilagunak, leihoetatik salto egiten ikusi dituzte, garretatik ihesi.

Suhiltzaileak, Ertzaintza eta osasun zerbitzuetako langileak bertaratu dira. Suhiltzaileek aurkitu dute gaztearen gorpua eraikinaren barruan.

Sutearen ondorioz, bi eraiki hustu dituzte (erretakoa eta aldamenekoa), eta bertako bizilagunentzat gune bat egokitu dute Larrea ikastetxean.

Udalaren oharra

Barakaldoko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak dolu eguna deitu du gaurko adingabearen heriotzagatik, eta bertan behera utzi ditu gaurko jaiak, Karmengo jaietako egun handian.

Bestalde, ohar baten bidez Barakaldoko Udalak jakinarazi duenez, hildako adingabearen familia "uneoro artatu egin dute udal zerbitzuek, eta arreta psikologikoa ere eman diote".

Amaia del Campo Barakaldoko alkatea goizaldean bertan izan da, "itzaltze lanak bertatik bertara ikusten, eta euren etxetik irtenarazitako familiak laguntzen".

Suntsiketa maila handia

Barakaldoko sutean parte hartu duen suhiltzaileetako baten hitzak jaso ditu EITB Media. Ibonek azaldu duenez, "gu heldu garenerako, sutea erabat garatuta zegoen".

Leihotik behera euren burua bota duten auzokideei buruz, Ibonek esan du, suhiltzaileak heldu orduko, "pertsona horiek dagoeneko behean" zeudela. "Barruko baldintzak oso kontrakoak omen ziren, eta aukerarik onena haientzako salto egitea izan da", gaineratu du.

Izan ere, "eskailera guztiz kolapsatu da, kiskalita geratu da, orain zulo bat baino ez da geratzen". "Suntsiketa maila oso handia da, batez ere hirugarren eta laugarren solairuan eta sabaian", azaldu du suhiltzaileak. Dirudienez, sutea piztu zenean,hildako gaztea bakarrik zegoen etxe barruan.

Suhiltzaileek sutearen tokira iristeko kaleko hainbat metalezko zutoin kendu egin behar izan dituzte. Udaletik jakitera eman dutenez, berrikusi egingo dute zutoinen kokapena. Guztira, 34 suhiltzailek parte hartu dute itzaltze eta erreskate lanetan.

''Eskailera guztiz kolapsatu da, kiskalita geratu da, orain zulo bat baino ez da geratzen''
''Eskailera guztiz kolapsatu da, kiskalita geratu da, orain zulo bat baino ez da geratzen''
''Eskailera guztiz kolapsatu da, kiskalita geratu da, orain zulo bat baino ez da geratzen''

1:09
Komunikabideei egindako adierazpenetan, Amaia del Campo Barakaldoko alkateak doluminak agertu dizkio hildako adingabearen familiari, eta errespetua eskatu die komunikabideei, "familia horrek bizi duen sufrimendu ikaragarriagatik".
Zonaldean dauden metalezko zutoinek suhiltzaileen lana zaildu oten duten galdetu diote alkateari, eta hark lasaitasun mezua helarazi die herritarrei, "suhiltzaileek Barakaldoko leku guztietara irits daitezkeelako".
"Ezohiko" sute bat izan da, Del Camporen esanetan, eta "ohi baino suhiltzaile kopuru gehiago behar izan ditugu, Deriotik ere esaterako etorri behar izan dira, eta baliteke zonaldea ez ezagutzea edo zelan sartu".
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Barakaldo Suteak argazkiak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa