Gizartea -
Tagaran eta Chirchen izan ezik
Tenerifeko sutea kontrolatu dute
Kanaria Uharteetako Gobernuak adierazi duenez, Tenerife hegoaldeko sutea kontrolatu dute. Hala ere, Tagara eta Chirche herrietan oraindik ere sua dago, baina datozen orduetan itzaliko dute.
Erredakzioa
Suhiltzaileek joan den igandean Tenerife hegoaldean piztu zen sutea kontrolatzea lortu dute. Hala ere, Tagara eta Chirche herrietan oraindik ere suak piztuta jarraitzen du, baina datozen orduetan itzaltzea espero dutela iragarri dute. Horrela azaldu dute Kanaria Uharteetako ordezkariek.
Sutea kontrolpean duten arren, Tagarako sakanean dagoen sua itzaltzen saiatzen ari dira.
Azaldu dutenaren arabera, "gune oso konplikatua da", baina gainontzekoa hotza dagoela esan dute. Hala ere, Tagarako pinutegian oraindik ere garrak daudela, baina kontrolatuta dituztela jakinarazi dute.
Hala eta guztiz ere, agintariek asteburu honetan mendira ez gerturatzea gomendatu dute; izan ere, tenperatura altuengatik "alerta egoera" jarri dute.