Gizartea -

Hondartzak

Bizkaiko hiru hondartzatan eta Gipuzkoako batean bainatzea debekatu dute karabela portugaldarrengatik

Zehazki, bainua hartzea debekatuta dago Bizkaiko Barinatxe, Atxabiribil eta Arrigunaga hondartzetan eta Gipuzkoako Zurriolan. Gainera, bandera horia ezarri dute Gorlizen eta Barrikan (Bizkaia), eta Donostiako Kontxan eta Ondarretan.

Karabela portugaldarraren irudietako bat. Argazkia: Txomin Rezola
Karabela portugaldarraren irudietako bat. Argazkia: Txomin Rezola
Karabela portugaldarraren irudietako bat. Argazkia: Txomin Rezola

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko hiru hondartzatan eta Gipuzkoako batean bainatzea debekatu dute igande honetan, karabela portugaldarrak atzeman ostean. Zehazki, bainua hartzea debekatuta dago Bizkaiko Barinatxe, Atxabiribil eta Arrigunaga hondartzetan eta Gipuzkoako Zurriolan.

Azken horretan bandera gorria jarri dute 13 urte mutiko batek marmoka horietako baten ziztada jaso ostean.

Gainera, marmoka horietako batzuk hauteman dira beste hainbat hondartzatan eta horregatik hain justu bandera horia ezarri dute Bizkaiko Gorlizen eta Muriolan (Barrika), eta Donostiako Kontxan eta Ondarretan.

Arriskutsuagoa al da karabela portugesa?
Arriskutsuagoa al da karabela portugesa?
Arriskutsuagoa al da karabela portugesa?

2:53
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Hondartzak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ondarreta hondartza Kontxako hondartza Uda Animaliak