Gizartea -

Trafikoa

Auto-ilarak amaitu dira A-8an, Zierbena parean

Auto-ilarak luzeak ari dira izaten irteera eta itzulera operazio beteko astelehen honetan. A-8 errepidean, bi errei itxi behar izan dituzte, hainbat ibilgailuren arteko istripu baten ondorioz.

Irungo bidesaria. Artxiboko argazkia: EITB Media
Irungo bidesaria. Artxiboko argazkia: EITB Media
Irungo bidesaria. Artxiboko argazkia: EITB Media

I.L.K. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EITB Mediari jakinarazi dionez, EAEko errepideetan auto-ilarak luzeak dira astelehen honetan, irteera eta itzulera operazio betean. Goizean zehar, 5 kilometrora ere iritsi dira A-8 autobidean.

A-8 autobideko 132 kilometroan, Zierbena parean, bi errei itxi behar izan dituzte, hainbat ibilgailuren arteko istripu baten ondorioz. Hori dela eta, 5 kilometrokoak izan dira auto-ilarak Kantabriarako noranzkoan, eta Sestaoraino iritsi dira, baina amaitutzat eman dituzte arratsaldeko lehen orduetan.

Gainera, eguerdiko 13:00ak aldera, bi kamioiren arteko istripu batek A-1 errepidea ixtera behartu du, Donemiliagan, Irungo noranzkoan, eta auto-ilarak sortu dira inguru horretan. Desbideratzea A-3138 errepidetik egin dute, 379. puntu kilometrikotik. Auto-pilaketek bi errepideei eragin diete, 10 kilometrora iritsi dira eta 18:00ak aldera amaitu dira.

Bestalde, AP-8 errepideko 7,5 kilometroan, Irungo ordainlekuaren parean, trafikoaren ohiko mardultasunak auto-ilarak sortu ditu Kantabriarako noranzkoan, 11:30ak aldera 4 kilometrokoak zirenak. Edonola ere, eguerdi aldera amaituta zeuden.

Halaber, Ertzaintzak jakinarazi du kilometro eta erdiko auto-ilarak izan direla Behobiako mugan, Frantziarako noranzkoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Trafikoa Ertzaintza Bizkaia Gipuzkoako albisteak Araba EAE albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Irun albisteak gaur Eguneko albisteak A-8 autobideko istripuak gaur Udako albisteak Bidaiak