Gizartea -
Indarkeria matxista
Buruko kolpe batez hildako emakumearen senarra atxilotu dute Sevillan
Gizona, biktimaren bikotekidea, udalerrian bertan zegoen "ezkutatuta".
Agentziak | EITB Media
Guardia Zibilak 22 urteko neska nikaraguar baten hilketa matxista posiblearen ustezko egilea atxilotu du Utreran (Sevilla). Bere ahizparekin eta beste pertsona batekin bizi zen, 2018an Espainian erbesteratutako nazionalitate horretako herritarren harrera etxe batean, "herrialdearen egoeragatik". Atxilotua, biktimaren bikotekidea, udalerrian bertan "ezkutatuta" zegoen.
Emakumearen gorpua goizaldean aurkitu zuten etxebizitzan, buruan kolpe handia zuela. Larrialdi zerbitzuetara deitu zuen herriko bizilagun batek, biktimaren ahizparen oihuak entzun ondoren. Antza denez, hark aurkitu zuen gorpua.
Biktima eta haren senarra ez zeuden Genero Indarkeriako Kasuen Jarraipen Integraleko Espainiako Sisteman (VioGén), eta ez zuten aurrekaririk gizarte zerbitzuetan.
Hilketa matxista izan dela baieztatuz gero, 32 emakume hil dira aurten genero indarkeriagatik Espainiako Estatuan; 1.216, guztira, 2003tik.