Gizartea -

indarkeria matxista

Polizia-etxean jarraitzen du sexu erasoa egitea leporatuta Gasteizen atzo atxilotutako gizonak

Gizona larunbat goizaldean atxilotu zuten, zenbait lekukok eta biktimak berak erasoaren berri eman ostean. Espero da datozen orduotan epailearen aurrean deklaratzea.

I.G. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Gasteizen emakume bati sexu erasoa egitea egotzita atxilotutako 49 urteko gizonak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean eramateko zain.

Erasoa 02:00ak aldera izan zen larunbat goizaldean, Santiago Ospitalearen inguruetan. Ertzainek gizonezko bat ikusi zuten korrika, atzean zenbait pertsona zituela segika eta oihuka. Agenteek gizonezkoa atzeman eta biktimak berak zein bertan zeuden hainbat lekukok gertatutakoa azaldu ostean, atxilo eraman dute ertzain-etxera, dagokion ikerketa egiteko.

Espero da datozen orduotan epailearen aurrera eramatea.

Udalak bere laguntza osoa eskaini dio biktimari

Hiriko Udalak laguntza eta hurbiltasuna eskain dio biktimari, eta eraso matxista gaitzetsi du. Ohar batean adierazi duenez, gogor gaitzetsi eta arbuiatu du erasoa, eta  laguntza eta hurbiltasuna eskaintzen dizkiogu hala biktimari, nola biktimaren inguruari, eta beren eskura jartzen behar dituzten baliabide psikologiko, juridiko eta sanitario guztiak nahiz babes- eta harrera-baliabideak, beren interesei eragiten dien informazio guztia eduki dezatela bermatzearekin bat".

Udalak Indarkeria Matxistaren aurrean Jendaurreko Erantzuna emateko Protokoloa aktibatu du, eta premiazko bilera bat deitu du informazio guztia biltzeko eta erakundeen erantzuna eta biktimarentzako eta haren ingurukoentzako arreta koordinatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Indarkeria matxista Delituak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa