Gizartea -

Safariaren ika-mikaren ostean

Erregearen ohorezko presidente kargua kendu du WWFk

Erakunde honen Estatutuen 6. artikulua baliogabetzea aukeratu du bazkideen % 94k. Ondorioz, erregea Ohorezko Presidentetzatik bota dute.

Erregeak Afrikan egindako safari baten irudia. Argazkia: EITB
Erregeak Afrikan egindako safari baten irudia. Argazkia: EITB
Munduko Natura Funtseko ohorezko presidente kargua kendu diote Erregeari

00:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

WWF ingurugiroa babesteko gobernuz kanpoko erakundeak erregearen ohorezko presidentea kentzea erabaki du larunbat honetan izandako Bazkideen ez ohiko Biltzarran. Erakunde honen Estatutuen 6. artikulua baliogabetzea aukeratu du bazkideen % 94k. Ondorioz, Juan Carlos jauna Ohorezko Presidentetzatik bota dute. 

Erregea erakunde honen presidente fundatzailea da 1968. urtetik. 1975. urtetik, berriz, ohorezko presidentea da. "Garai horretan, Espainiako WWF erakundean funtsezko papera bete zuen erregeak, Felix Rodriguez de la Fuenterekin batera, parkeak edo babestutako esparruak sortzeko unean, tartean, Daimieleko edo Monfragüeko Parke Nazionalak", azpimarratu du Juan Carlos del Olmo WWFko idazkari nagusiak.

"Erregeak ibilbide luzea du", nabarmendu du. Hala ere, larunbat honetako batzarra "erakundearen barne demokraziaren ariketa da, eta horren erabakia bazkideen esku dago". Erakunde honek 33.000 bazkide ditu baina guztiek ez dute boza emateko eskubidea.

Erregeak safaria egin zuen Botsuanan eta bertan aldaka apurtu zuen etxeko-istripu batean. Berriak sumina piztu zuen WWFko bazkideen artean, bai Espainian baita atzerrian ere. Ondorioz, ez ohiko batzarra deitu zuen erakundeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea