Gizartea -

ERRESUMA BATUA

Irulegiko Eskuaren oihartzuna BBC Two hedabideko "University Challenge" lehiaketaraino heldu da

Irulegiko Eskua izenarekin ezagutzen den brontzezko xaflako inskripzioa zein hizkuntzatan dagoen idatzita galdetu zuen aurkezleak Erresuma Batuan oso ezaguna den "University Challenge" saioan, eta baita asmatu ere lehiakideetako batek: "Basque".

BBC Two hedabideko "University Challenge" saioaren irudi bat
BBC Two hedabideko "University Challenge" saioaren irudi bat
BBC Two hedabideko "University Challenge" saioaren irudi bat

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuko BBC Two telebista kateko "University Challenge" lehiaketaraino iritsi da Irulegiko Eskuaren oihartzuna. Unibertsitarioen arteko txapelketa da, eta kultura orokorrari buruzko jakintza neurtzen dute bertan.

"Zein hizkuntzatan dago idatzita Irulegiko Eskua izenarekin ezagutzen den brontzezko xaflako inskripzioa, Brontze Arokoa, 2021ean Iruñetik gertu aurkitutakoa?", galdetu zuen Amol Rajan aurkezleak, orain gutxi eskaini duten saio batean. Ia galdera amaitzeko denbora eman gabe, Oxford Unibertsiteko ikasle bat izan zen botoia zanpatzen bizkorrena, eta baita asmatu ere. "Basque", bota zuen, eta aurkezleak "It's basque" erantzun.

'Badulaket' erabiltzaileak jaso eta zabaldu du momentua Twiterren, eta bolo-bolo dabil sarean:

Erresuma Batuan arrakasta handia duen lehiaketa bat da "University Challenge". Astero, bi unibertsitatetako bi talde, launa ikaslekoa bakoitza, aurrez aurre jartzen dira. 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Erresuma Batua bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak