Gizartea -

Eguraldia

Udazkeneko giroa izango dugu asteazkenera arte

Datozen egunetarako ere prezipitazio ugariak espero ditu Euskalmetek. Tenperatura maximoak, berriz, 18-22 ºCen bueltan ibiliko dira.

Igande euritsua Urretxun. Argazkia: Aitor Agirrezabala Alustiza
Igande euritsua Urretxun. Argazkia: Aitor Agirrezabala Alustiza
Igande euritsua Urretxun. Argazkia: Aitor Agirrezabala Alustiza

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udazken itxura hartu du eguraldiak, eta hala jarraituko du aste honen lehen egunak. Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, zaparradek ez dute ia etenik izango datozen hiru egunetan; tenperaturak, berriz, bere horretan mantenduko dira, eta apur bat egingo dute gora asteazkenean.

Gaur, astelehena, ez da aldaketa askorik espero, eta asteburukoaren pare izango da giroa. Iparraldean, zerua hodeitsu egongo da eta zaparradak botako ditu, sarriago eta indar handiagoz egunaren lehenengo partean eta ekialdean. Hegoaldean, euria egingo du noizbehinka eta ostarteak zabalduko dira tarteka.

Mendebaldeko edo ipar mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin. Tenperaturak berdintsu jarraituko du, gora egiteko joera txikiarekin.

Bihar, giro fresko eta euritsuak jarraipena izango du. Zaparradak mardulagoak izango dira egunaren bigarren zatian eta isurialde atlantikoan; hegoaldean, ordea, prezipitazioa eskasagoa izango da, aterrune luzeekin.

Mendebal eta ipar mendebaldeko haizeak indarra galduko du, baina ziertzoak zakar joko du Ebroren ibarrean. Termometroetan ez da gorabehera handirik espero.

Hurrengo egunetara begira, litekeena da osteguna oskarbi esnatzea, baina ostiralean ekaitzak ager litezke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Nafarroa Araba Iparraldea bideoak Eguraldia argazkiak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak