Gizartea -

Sexu-jazarpena

Legorretako Udalak eta Foru Aldundiak udalerrian gertatutako sexu-jazarpen kasu bat gaitzetsi dute

Bi erakundeek Aiuri talde feministak ostiralean, 19:00etan, herriko plazan egingo duen elkarretaratzean parte hartzeko deia egin dute.

Legorretako plaza.
Legorretako plaza.
Legorretako plaza.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Legorretako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak udalerri horretan izandako sexu-jazarpen kasu bat gaitzetsi dute, bi komunikaturen bidez, eta ostiralean egingo den gaitzespen-elkarretaratzean parte hartzeko deia egin dute.

Argitaratutako oharrean, Udalak "gogor" salatu du "denboran luzatu den jazarpen kasua", eta "erabateko babesa" helarazi dio biktimari. "Herritarrok ezin gara isilik geratu horrelako kasuen aurrean" eta "erasotzailearen jarduna salatu eta biktima zaindu eta errespetatzea gure ardura da", gaineratu du.

Foru Aldundiak, bere aldetik, bat egin du Legorretako Udalak argitaratutako adierazpenarekin, eta azpimarratu du horrelako gertakariak "gizartearen desberdintasunetik eta matxismotik sortzen den mendekotasun matxistaren adierazpenak" direla.

Era berean, berdintasun politiken garrantzian jarri du azpimarra.

Bi erakundeek Aiuri talde feministak ostiralerako (irailak 1) deitu duen elkarretaratzean parte hartzeko deia egin dute; 19:00etan izango da, Legorretan, herriko plazan. Aldundiak baieztatu du Nerea Isasi Berdintasun zuzendaria bertan izango dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Gaurko albisteak Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak Matxismoa gaur Gipuzkoako Foru Aldundia azken ordukoa