Gizartea -
Marmokak Euskadin
Marmoken iritsieraz ohartarazteko sistema berria jarri dute martxan
Herrizaingo Sailak 5.000 fitxa banatu ditu arrantzaleen artean marmokak atzemateko gai izan daitezen. Karabela portugaldarra ikusiz gero, Sos Deiak zentroarekin harremanetan jarriko dira arrantzaleak.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak sistema berri baten bidez ohartaraziko du marmoken iritsieraz. Kostaldera hurbiltzen direnean, Sos Deiakek abisua emango die Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiei eta kostaldeko udalei.
Sistema berri horren helburua karabela portugaldarra marmokaren etorreraren berri ematea izango da.
Herrizaingo Sailak 5.000 fitxa banatu ditu arrantzaleen artean marmokak atzemateko gai izan daitezen. Karabela portugaldarra ikusiz gero, Sos Deiak zentroarekin harremanetan jarriko dira arrantzaleak.
Ondoren, Azti Tecnalia fundazioko teknikariek eta Euskalmetek marmoken ibilbidea zehaztuko dute eta mapa hura 24 orduro eguneratuko dute.
Herrizaingo Sailalaren iritziz, sistema berri horrek “prebentzio lanak” eta “marmoken bilketa” hobetuko ditu.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak sistema berri baten bidez ohartaraziko du marmoken iritsieraz. Kostaldera hurbiltzen direnean, Sos Deiakek abisua emango die Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiei eta kostaldeko udalei.Sistema berri horren helburua karabela portugaldarra marmokaren etorreraren berri ematea izango da. Herrizaingo Sailak 5.000 fitxa banatu ditu arrantzaleen artean marmokak atzemateko gai izan daitezen. Karabela portugaldarra ikusiz gero, Sos Deiak zentroarekin harremanetan jarriko dira arrantzaleak.Ondoren, Azti Tecnalia fundazioko teknikariek eta Euskalmetek marmoken ibilbidea zehaztuko dute eta mapa hura 24 orduro eguneratuko dute. Herrizaingo Sailalaren iritziz, sistema berri horrek “prebentzio lanak” eta “marmoken bilketa” hobetuko ditu.