Gizartea -

Eguraldiaren iragarpena

Udako eguraldia, Kontxako estropadetan

Euskalmetek iragarri duenez, igandean, irailak 3, zeru eguzkitsua eta 18 eta 28 gradu arteko tenperaturak izango dira Donostian.

Donostiako portua 2022ko estropadetan. Foto: EITB Media
Donostiako portua 2022ko estropadetan. Foto: EITB Media
Donostiako portua 2022ko estropadetan. Foto: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontxako Banderaren lehen jardunaldia udako eguraldiarekin bizi ahal izango da, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenaren arabera.

Igandea hodei batzuekin hasiko da, baina eguerdi partean giro eguzkitsua nagusituko da. Haizea ekialdekoa izango da, zehazki, eki/ipar-ekialdekoa nagusituko da egunaren erdiko orduetan, eta tenperaturak gora egingo du. Baxuenak 18 graduren bueltan ibiliko dira eta altuenak, berriz, 28 graduraino iritsi ahal izango dira.

Itsasoan, estropaden momentuan, litekeena da eki/ipar-ekialdeko haizeak jotzea 3ko indarrarekin. Gutxi gora behera, metro bateko olatuak sortuko dira eta hauen arteko denbora tartea 9 edo 10 segundokoa izango da.

Itsasbehera 13:33an izango da eta itsasgora, aldiz, 19:51n.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kontxako Bandera Kirolak albisteak Arrauna Donostia Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak