Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Eskola-garraioa, kalima arriskua eta hizkuntza koofizialak Kongresuan

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Haurrak eskolarako autobusera igotzen. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Haurrak eskolarako autobusera igotzen
Haurrak eskolarako autobusera igotzen. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, irailak 7, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Eskola-garraioa: Eskola-garraioko enpresa gehienek ez dute zerbitzua eskainiko gaur Araban eta Bizkaian, eta plantoak 10.000 ikasleri baino gehiagori eragingo die. Konpainiek iragarri dute helegiteak aurkeztuko dituztela Hezkuntza Sailak herenegun kaleratutako aginduaren aurka.

- Kalima arriskua: Saharako hautsa dela eta, Bilboko eta Donostiako udalek herritarrei gomendatu diete aire zabalean ahalegin fisiko handiko jarduerarik ez egiteko eta aire-zabaleko eremuetan ahalik eta denbora gutxien egoteko.

- Hizkuntza koofizialak Kongresuan: PSOEk, ERCk, EH Bilduk, EAJk eta BNGk Kongresuko araudiaren erreforma erregistratu dute, hizkuntza koofizialak Alberto Nuñez Feijooren inbestidura saioan (irailak 26 eta 27) erabili ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua azken ordukoa Euskara Politika albisteak EAE albisteak Eguraldia Gizartea albisteak Gaurko titularrak Albisteak Hezkuntza sistemako albisteak Bero-boladak azken ordukoa