Politika -

KONGRESUA

Hizkuntza koofizialak erabiltzeko erreforma erregistratu dute, Feijooren inbestiduran indarrean egon dadin

Akordioaren helburua da galegoaren, euskararen eta katalanaren erabilera Alberto Núñez Feijooren inbestidura saioan erabili ahal izatea.

EFEren artxiboko irudi bat.
EFEren artxiboko irudi bat.
EFEren artxiboko irudi bat.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEk, ERCk, EH Bilduk, EAJk eta BNGk Kongresuko araudiaren erreforma erregistratu dute, hizkuntza koofizialak erabiltzea errazteko. JxCat ez dago sinatzaileen artean. Akordioaren helburua da galegoaren, euskararen eta katalanaren erabilera Alberto Nuñez Feijooren inbestidura saioan erabili ahal izatea.

Kongresuko araudia aldatzeko proposamen honek diputatuek parlamentu-jardueraren eremu guztietan hizkuntza ofizialetako edozein erabiltzeko duten eskubidea ezartzen du, ahozko esku-hartzeak eta idazkien aurkezpena barne, Parlamentuko iturriek jakitera eman dutenez.

Talde sinatzaileek erreforma-proposamena zuzenean eta irakurketa bakarrarekin izapidetzea eskatu dute, Kongresuko Mahaiak ekimena datorren astean kalifikatzea eta eztabaidatu eta onartzeko osoko bilkura hurrengo astean egitea aurreikusiz, ziurrenik irailaren 19an eta 21ean.

Erreakzioak

Alberto Nuñez Feijoo PPko burua Kongresuan hizkuntza koofizialak erabiltzearen aurka agertu da gaur ere, uste baitu ez dela beharrezkoa "hizkuntza komun bat izanda" Kongresuan diputatuak "pinganilloarekin" egotea. Besteak beste, "gehiegizko gastua" iritzi dio. "Galiziarra naiz, eta nire bi hizkuntzak erabiltzen ditut, baina ez dut ulertzen Kongresua pinganilloekin", esan du. 

Patxi Lopez diputatu sozialistaren ustez, berriz, "dibertsitateak" Espainia "aberatsagoa" egiten du, eta Kongresuko kideei "hizkuntzek eskaintzen duten kultur ondarea" defendatzea dagokie.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Euskara Politika albisteak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak