Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Hondamendia Libian, La Manadakoen zigor murrizketa eta mugikortasun jasangarria

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Uholdeak Libian
Uholdeak Libian
Uholdeak Libian

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, irailak 13, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Hondamendia Libian: Gutxienez 6.238 hildako eta 9.000 desagertu baino gehiago eragin ditu Daniel zikloiak Libiako ipar-ekialdean. Ekaitzaren indarrak bi presa hautsi ditu, eta 33 milioi metro kubiko ur kontrolik gabe isuri dira. Ur eta lokatz azpian ezkutatuta geratu da, besteak beste, Derna hiria.

- La Manadakoen zigor murrizketa: "Bai bakarrik da bai" legea aplikatuta, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak urtebete murriztu du —15 urtetik 14ra— La Manadako zigortuetako bati 2016ko sanferminetan taldean egindako sexu erasoagatik Auzitegi Gorenak ezarritako kondena. Biktimak iragarri du helegitea aurkeztuko diola epaiari.

- Mugikortasun jasangarria: Mugikortasunaren Astea aurkeztuko dute gaur udalek. Mugikortasun Jasangarriaren Legea urte amaieran onartuko dute, aurreikusitakoaren arabera. Horri esker, hirigunetik dabiltzan ibilgailuei tasa bat kobratu ahal izango diete udalek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo munduko albisteak Iruñea azken orduko berriak Indarkeria matxista Espainian Gaurko titularrak Albisteak Uholdeak ‘La Manada’ auzia Sexu erasoak Kutsadura Libia gaur