Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Gizon batek bikotekidea hil du Orihuelan (Alacant)

Guardia Zibila kasua ikertzen ari da, eta adierazi du ez dagoela genero-indarkeriako aurrekaririk.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak 82 urteko gizon bat atxilotu du gaur, irailak 15, ostirala, Orihuelan (Alacant), 76 urteko emaztea hiltzea egotzita.

Orihuelako etxebizitza batean genero-indarkeriako ustezko delitu baten berri izan dute gaur, 07:40an, eta bertaratu direnean, emakumea hilda aurkitu dute. Gorpuak lesioak omen zituen, arma zuri batez egindakoak antza, aipatutako iturrien arabera.

Ikerketa abiatu dute, genero-indarkeriako ustezko delitua argitzeko. Guardia Zibileko iturriek baieztatu dutenez, ez zegoen genero-indarkeriaren inolako aurrekaririk.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak