Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Irungo Udalak gogor gaitzetsi du herrian gertatu den azken eraso sexista

Ertzaintzak 43 urteko gizon bat atxilotu zuen ostiral goizaldean, bikotekideari eraso egitea egotzita. Emakumea osasun-zentro batean artatu behar izan zuten.

Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratzea gaur, Irunen. Argazkia: Irungo Udala
Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratzea gaur, Irunen. Argazkia: Irungo Udala
Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratzea gaur, Irunen. Argazkia: Irungo Udala

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irungo Udalak irmo gaitzetsi nahi izan du azken orduetan herrian izandako azken eraso sexista. Oharra kaleratu du biktimari babesa eskainiz eta elkarretaratzea egin dute eguerdian San Juan plazan 'Irun indarkeria matxistaren aurka' zioen pankartaren atzean.

Ertzaintzak 43 urteko gizon bat atxilotu zuen ostiral goizaldean, bikotekideari euren etxean eraso egitea egotzita. Emakumea osasun-zentro batean artatu behar izan zuten.

Erasoarekiko gaitzespena agertzeaz gain, "babes eta hurbiltasun handiena" eskaini die biktimari eta haren inguruari eta emakumearen eskura jarri ditu osatzeko prozesuan behar dituen udal informazio eta baliabideak. "Udalak, kasuaren berri izan duenetik, indarkeria sexistaren arloan erakundeen arteko arreta eta koordinazio protokoloa aktibatu du", azaldu du Udalak oharrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Herriak eta Hiriak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Irun Albisteak Matxismoa