Gizartea -

erasoa

Gizon bat atxilotu dute Tuteran bikotekidea erasotzeagatik

23 urteko emakumea ospitalera eraman zuten. Biktimaren anaia ere bertan zegoen, eskuan hainbat zaurirekin. Dirudienez erasotzaileari arma kentzen saiatu zenean erasotu zuen.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat atxilotu dute igande honetan Tuteran 23 urteko bikotekideari eraso egin eta zauritzeagatik, Tuterako Udaltzaingoak jakitera eman duenez. Emakumea ospitalera eraman behar izan zuten.

08:00ak aldera SOS Nafarroak deia jaso zuen Tuterako etxebizitza batean liskar bat zegoela ohartaraziz. Bertaratu zirenean, agenteek emakume bat aurkitu zuten besoan zauri odoltsu bat zuela, antza arma zuri batekin egina.

Etxebizitzan biktimaren anaia ere bazegoen, eta hark ere zauriak zituen eskuan. Antza, ustezko erasotzaileak egin ziozkion, arma kentzen saiatu zenean. Emakumea ospitalera eraman zuten, eta jostura-puntu batzuk jarri ondoren, sendagiria eman zioten.

13:00ak aldera, ustezko erasotzailea bere borondatez joan zen polizia-etxera eta Foruzaingoak atxilotu egin zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Nafarroa Tutera Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Delituak argazkiak