Gizartea -

Rubiales auzia

Rubialesen musua ikertzen ari den epaileak Hermosoren gertuko pertsonak eta bi peritu galdekatuko ditu asteon

Bestalde, Espainiako emakumeen futbol federazioko hiru jokalari ere deitu ditu deklaratzera De Jorgek. Hain zuzen ere, urriaren 2an hartuko dute hitza Hermosoren taldekideek.

Rubiales Auzitegi Nazionaletik ateratzen. Argazkia: EFE
Rubiales Auzitegi Nazionaletik ateratzen
Rubiales Auzitegi Nazionaletik ateratzen. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jennifer Hermoso futbolariari emandako musuagatik Espainiako Futbol Federazioko presidente ohi Luis Rubiales ikertzen ari den epaileak deklarazio gehiago hartuko ditu asteon. Gaur bertan Hermosoren gertuko pertsonak deitu ditu deklaratzera, baita Rubialesek berak eta federazioko lau kargudunek proposatutako bi peritu ere.

Iturri judizialek jakinarazi dutenez, deklarazioetako batzuk bideodei bidez egingo dituzte gaur, astelehenarekin.

Ostegunean, bestalde, federazioko marketin zuzendari Ruben Rivera, Segurtasun zuzendari Miguel Garcia Caba, emakumezkoen selekzioko prentsa arduradun Patricia Perez eta gizonezkoen taldeko zuzendari Albert Luque galdekatuko dituzte.

Hiru jokalari deklaratzera deitu dituzte

Urriaren 2an, Jenni Hermosoren hiru taldekideri hartuko die deklarazioa epaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Futbola Indarkeria matxista Epaiketak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa