Gizartea -

Sexu-erasoak

Gizon bat auzipetu dute Gallartako jaietan 22 neskari, gehienak adingabeak, ukituak egiteagatik

Gertakariak ekainaren 16tik 18ra bitartean jazo ziren herriko barraketan, eta ustezko egilea behin-behineko espetxealdian dago 2023ko ekainaren 19tik.

Barrakak Gallartako (Bizkaia) jaietan. Artxiboko irudia: EITB
Barrakak Gallartako (Bizkaia) jaietan. Artxiboko irudia: EITB
Barrakak Gallartako (Bizkaia) jaietan. Artxiboko irudia: EITB

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldoko epaitegi batek ekainean atxilotutako barraketako langile bat auzipetu du 22 neskari ukituak egiteagatik, guztiak adingabeak, bat izan ezik, Gallartako (Bizkaia) jaietan eusteko mekanismoa jartzen zuen bitartean.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko iturriek jakitera eman dutenez, Barakaldoko Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiak feriantea auzipetu du 16 urtetik beherako biktimei sexu-erasoa egitea egotzita.

Instrukzioa amaitzeko ebazpena eman du epaileak. Horrela, Fiskaltzari eta akusazioei 10 eguneko epean ahozko epaiketa abiatzea eskatzeko aukera eman die prozedura laburtuz. Akusazio idatzia edo auzia artxibatzea, ala, salbuespen gisa, eginbide osagarriak eska ditzakete.

Epailearen ustez, "instrukzio, ikerketa eta zantzuen arabera, aurtengo ekainaren 16tik 18ra bitartean, Gallartako jaiak zirela eta, ikertuak, barraketako  segurtasun mekanismoa jarri behar zuela aprobetxatuz, baimenik gabeko ukituak egin zizkien behin eta berriz 22 neskari, guztiak, bat izan ezik, adingabeak".

Ustezko egilea behin-behineko espetxealdian dago 2023ko ekainaren 19tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Barakaldo Epaiketak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa Sexu erasoak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak