Gizartea -

ISTRIPUA

78 urteko emakume bat hil da Iruñean, autobus batek harrapatuta

17:22an izan da ezbeharra, Oliveto Kondea etorbideko zebra-bide batean. Ospitalera bidean hil da emakumea.

Iruñea, gaur. Argazkia: EITB Media
Iruñea, gaur
Iruñea, gaur. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

78 urteko emakume bat hil da gaur Iruñean, zebra-bide batean villavesa izenez ezagunak diren autobusetako batek harrapatuta.

Oliveto Kondea etorbidean gertatu da istripua, 17:22 inguruan. Nafarroako Unibertsitate Ospitalera bidean zendu da emakumea, anbulantzian.

Iruñeko Udaltzaingoak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Iruñea Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Iruñeko Udala Harrapatzea gaur Trafiko-istripu hilgarriak