Gizartea -

Bizkaia

Sutea piztu da hondakinak biltzeko enpresa batean, Bilboko Portuan

Ez da zauriturik izan eta, dirudienez, ez dago sugarrak zabaltzeko arriskurik. Kea itsasorantz abiatu da, haizeak lagunduta. Arratsaldean geratu da sutea guztiz itzalita.

Incendio en el Puerto de Bilbao. Foto: EITB MEDIA
Incendio en el Puerto de Bilbao. Foto: EITB MEDIA
Sute bat piztu da zaborrak biltzeko enpresa batean, Bilboko Portuan

0:44

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urioste, Artaza eta Derioko suhiltzaileak lanean ibili dira igande goiz honetan Bilboko Portuko enpresa batean piztutako sute bat itzaltzeko, Bizkaiko Foru Aldundiko iturriek jakinarazi dutenez. Ez da zauriturik izan eta, dirudienez, ez da izan sugarrak zabaltzeko arriskurik.

Sutea 08:10ean piztu da hondakinak biltzen dituen Prezero enpresa barruan. Handik bi ordura, kontrolpean hartu dute suhiltzaileek, baina arratsaldera arte ez da guztiz itzalita geratu.

400 metro karratuko pabilioi batean hasi da sutea. Fatxadaren parte bat behera etorri da. Ke-zutabea itsasorantz abiatu da, haizeak lagunduta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak Bilboko Portua Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Abanto Zierbena Enpresak Suhiltzaileak