Gizartea -
Indarkeria matxista
Emazte ohiaren etxean, Iruñean, seme-alabak kentzeko sartzen saiatzeagatik zigortu dute
11 hilabeteko espetxe-zigorra ezarri diote gizonari. 2021eko urtarrilaren 25ean, bultzada handia eman zion etxeko ateari, eta, azkenean, aurpegian jo zuen biktima. Zigortuak 329 euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimari, eta bi urtez ezingo da 100 metro baino gutxiagora hurbildu.
EITB Media
Iruñeko Zigor Arloko 5 zenbakiko Epaitegiko titularrak 11 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri dio emazte ohiaren etxebizitzara joan zen gizon bati. Emakumearen "osotasun fisikoaren aurka" egin zezakeela jakinda, bultzada handia eman zion ateari, eta aurpegian jo zuen azkenean. Etxera sartu nahi zuen bi semeak eramateko. Nafarroako Auzitegiaren aurrean helegitea aurkezteko aukera dute aldeek.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ohar baten bidez jakinarazi duenez, 39 urteko auzipetuak 329,70 euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimari eragindako lesio eta kalteengatik, eta ezin izango da 100 metro baino gutxiagora hurbildu, ezta bi urtez harekin harremanetan jarri ere.
Epaiaren arabera, akusatua eta biktima 2011n ezkondu ziren eta 2020an banandu egin ziren. Bi seme-alaba izan zituzten.
2021eko urtarrilaren 25ean, gizona emazte ohiaren etxera joan zen, Nafarroako hiriburura. Zigortuaren etxebizitza emakumearen etxearen parean dago, 200 metro eskasera.
Senar ohia zela jakin gabe ireki zuen emakumeak. Biktimak min hartu zuen ateak kolpea eman ondoren. Une horretan, epaiak jasotzen duenez, bien arteko borroka hasi zen. Gizonak etxean sartzea saihestu nahi zuen, eta atea ixtea eragotzi nahi zuen.
Ateko bultzadaren eta ondorengo borrokaren ondorioz, biktimak lesioak izan zituen aurpegian, eskuan, besaurrean eta sabelaldean. Zazpi egunetan sendatu zen.
Epaileak frogatutzat jo du gertatutakoa, eta tratu txarren delitu leporatu dio genero-indarkeriaren esparruan, eta, ondorioz, 11 hilabeteko espetxe-zigorra ezarri dio. Era berean, kalteen delitu arina delitu arina egotzi dio, era 540 euroko isuna ezarri dio.