Gizartea -
EGURALDIA
Sute arriskuagatik abisu horia ezarriko dute ostiralean EAEn
Aurreikuspenen arabera, hego-haizeak zakar joko du eta tenperatura maximoak 28-30 gradu artean ibiliko dira.
EITB MEDIA
Sute arriskuagatik abisu horia ezarriko du ostiralean EAEn Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Horren esanetan, landaredi lehorrari hego-haize zakarra batuko zaio, eta bi faktore horiengatik, suteak piztko arriskua "altu samarra" izango da egun osoan. 28-30 graduraino iritsiko dira termometroak hainbat lekutan.
Euskalmeten arabera, ostiral iluntzean bertan iritsiko da aldaketa, fronte hotz baten iritsierarekin. Tenperaturak bapatean jaistea eragingo du horrek, eta baita, euri arina ere.
Biharko ere, eguraldi beroa espero da. Zerua oskarbi egongo da orokorrean, baina baliteke tarteka goi-hodei batzuk agertzea. Hegoaldeko haizea izango da nagusi, baina kostaldean mendebaldeko haizeak joko du tarteka.