Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon bat kartzelatu dute emazte ohiarengandik urruntzeko agindua behin eta berriz urratzeagatik, Hondarribian
Gutxienez bost aldiz urratu du agindua, eta epaileak espetxera bidali du.
agentziak | eitb media
Ertzaintzak 45 urteko gizonezko bat atxilotu du Hondarribian, azken bi hilabeteetan bikotekide ohiarengandik urruntzeko agindua bost aldiz urratzeagatik, eta epaileak espetxera bidali du.
2023ko abuztuan, emakume batek bikotekide ohiaren aurkako salaketa jarri zuen Irungo ertzain-etxean, Hondarribiko etxe batean gertatutako genero-indarkeriaren esparruko delitu batengatik.
Ertzaintzak ustezko erasotzailea atxilotu zuen, eta Irungo epaitegietatik erasotzailea biktimarengandik urruntzeko agindu bat eman zuten; ordutik, etengabe urratu du agindu hori.
Biktimak salaketa jarri zuenetik, Ertzaintzak bost aldiz atxilotu du inplikatua neurri judizialak urratzeagatik, urriaren 10ean azken aldiz. Biharamunean agintari judizialaren eskuetan jarri ondoren, horrek espetxeratzeko agindua eman zuen.