Gizartea -

Josebe Blancoren liburu berria

Josebe Blancok euren etxeko artzain bizitzarekin liburua idatzi du egunerokoa osatuz.

"Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain" Artzain bizitzan topatu dituen hainbat ertzi buruz ari da Josebe Blanco liburu honetan. Eider Uribarrenaren ilustrazioekin, Argiak argitaratu eta Urruñako Arotzenian aurkeztuko dute azaroaren 16an. Aurrez, Landaberrirako propio egin digu aurkezpena.

Josebe Blanco. Argazkilaria, Dani Blanco. Argiatik hartua
Josebe Blanco. Argazkilaria, Dani Blanco. Argiatik hartua
Josebe Blanco. Argazkilaria, Dani Blanco. Argiatik hartua

play icon 51:04

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azaroaren 30ean hasiko da egunerokoa, Josebe Blancoren amaren urtebetetze egunean. Egunez-egun aletuko ditu liburu honetan, bere gogoetak, kezkak, beldurrak, pozak, aldarrikapenak, eguneroko lanak, harremanak... eta denei lotura emango diena artaldea izango da.

Josebe Blancok, Pikunietako artzainak, ardiekin duen harremanaz dihardu liburu honetan. Artaldeak ematen dion bakea eta aldi berean, arkumeak hiltegira eramaterakoan sortzen dion ezina. Artzain barazkijalearen barne-borrokak... egunez-eguneko testuotan urteetan landu dituen ertz desberdinak sakonduko ditu artzain-idazleak: energia berriztagarriak, makro-etxaldeak, laborategiko haragia, CO2 isurketetan nekazariek duten ardura...diru publikoa jaso eta etxaldeek euren ateak irekitzeko duten konpromezua...

Gai horiei buruz lasa hitz egiteko beta hartu dugu "Landaberri"n.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Euskadi Irratia Literatura Abeltzaintza hoy