Gizartea -
Andra Mari Zuriaren jaiak
Agente bati zapata baten takoiarekin eraso egin diote Gasteizen
Horrez gain, Poliziak beste atxiloketa bat egin behar izan zuen Gasteizen. 33 urteko atxilotuari agenteenganako desobedientzia eta erresistentzia egotzi diote.
Erredakzioa
Gasteizko Udaltzaingoak 22 urteko neska bat atxilotu du talde horretako agente bati zapata baten takoiarekin lepoan eta bizkarrean kolpatu ostean horrek bere lagun bat identifikatzen zuelako.
Gertakaria igandeko goizeko zortziak izateko minutu gutxi batzuk falta zirenean gertatu zen, jaietan murgilduta dagoen Arabako hiriburuko Jesusen Zerbitzariak kalean
Udaltzaingoen agente bat gazte bat identifikatzen zegoen neska hurbildu eta bizkarretik zapatarekin eraso egin zionean.
Agentea Txagorritxuko ospitalera arte eraman behar izan zuten zituen zauriak sendatzeko asmoz.
Beste axiloketa bat
Horrez gain, Poliziak beste atxiloketa bat egin behar izan zuen Gasteizen. 33 urteko atxilotuari agenteenganako desobedientzia eta erresistentzia egotzi diote.
Gizonak triskantza eragin zuen establezimendu publiko batean, eta horrez gain bertako arduraduna iraindu zuen. Polizia hurbildu zenean identifikatzera uko egiteaz gain agenteak iraindu eta erasotu zituen.