Gizartea -

Osasuna

Supermerkatuen ondoan dauden kontainerrak giltzapetuko dituzte Gironan

Trukean, laguntza eskatzen dutenek jakiz beteriko “urgentziazko otzara” bat jaso eta gizarte-laguntzaileen babesa izango dute.

Gironako kontainerrak giltzapean, elikadura duina bermatzeko

00:58

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jendeak egoera txarrean dagoen janaria hartu ez dezan, Gironako Udalak supermerkatuen inguruan dauden zabor-ontziak giltzapetzeko egitasmo bat jarri du martxan, eta, trukean, jakiz beteriko otzara bat jasoko dute.

Proiektua aurrera eramateko, Udalak Condis, Bonpreu eta Novadenda supermerkatuen laguntza jasoko du, Elikagaien Distribuzio Gunean epez kanpo egoteko denbora gutxi falta zaizkien elikagaiak oparituko dituztelako.

Eduardo Berloso Gizarte Zerbitzuko zinegotziak azaldu duenez, supermerkatuen inguruan dauden zabor-ontziak giltzapetuko dituzte, “zaborrarekin nahastuta dagoen janaria eraman ezin ahal izateko”.

Anonimatua ziurtatuta

Dena den, laguntza eskatzen dutenek jakiz beteriko “urgentziazko otzara” bat jaso eta gizarte-laguntzaileen babesa izango dute trukean. Gainera, gizarte-laguntzaileek kasu bakoitzaren jarraipen bat egingo dutela azaldu du Berlosok.

Horrez gain, zerbitzu horren erabiltzaile guztien anonimatua gordeko dela ziurtatu du.

Jendeak egoera txarrean dagoen janaria hartu ez dezan, Gironako Udalak supermerkatuen inguruan dauden zabor-ontziak giltzapetzeko egitasmo bat jarri du martxan, eta, trukean, jakiz beteriko otzara bat jasoko dute.Proiektua aurrera eramateko, Udalak Condis, Bonpreu eta Novadenda supermerkatuen laguntza jasoko du, Elikagaien Distribuzio Gunean epez kanpo egoteko denbora gutxi falta zaizkien elikagaiak oparituko dituztelako.Eduardo Berloso Gizarte Zerbitzuko zinegotziak azaldu duenez, supermerkatuen inguruan dauden zabor-ontziak giltzapetuko dituzte, “zaborrarekin nahastuta dagoen janaria eraman ezin ahal izateko”.Anonimatua ziurtatutaDena den, laguntza eskatzen dutenek jakiz beteriko “urgentziazko otzara” bat jaso eta gizarte-laguntzaileen babesa izango dute trukean. Gainera, gizarte-laguntzaileek kasu bakoitzaren jarraipen bat egingo dutela azaldu du Berlosok.Horrez gain, zerbitzu horren erabiltzaile guztien anonimatua gordeko dela ziurtatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Kataluniako azken albisteak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Elikadura krisia Supermerkatuak gaur