Gizartea -

Bilboko Guardiako epaitegia

Epaitegiak argitu du ustez ertzain bati pistola lapurtu zion gaztea beste auzi batengatik utzi zutela aske

Dirudienez, beste epaitegi batean errekisitoria zuen, armaren lapurretarekin zerikusirik ez duen zigor batekin lotuta. Bilboko Guardiako Epaitegiak auzi horrengatik utzi zuen aske, ez ustez ertzainari pistola ebasteagatik.

Bilaketa lanak Barakaldon. Argazkia: EITB Media
Bilaketa lanak Barakaldon
Bilaketa lanak Barakaldon. Argazkia: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Guardiako Epaitegira eraman zuten astelehen arratsaldean ustez ertzain bati pistola lapurtu zion gaztea. Ordu batzuk geroago, gizona aske utzi zutela jakinarazi zuten, baina epaitegiko iturriek argitu dutenez, beste auzi batekin lotuta geratu zen libre. Hain zuzen ere, zehaztu dute beste epaitegi batean errekisitoria zuela gazteak, armaren lapurretarekin zerikusirik ez duen zigor batengatik.

Ertzain bati arma bat lapurtzea egotzi diote19 urteko gizon horri. Lapurreta agentearen etxean gertatu zen. Ertzainak motxila batean gordeta zeukan arma pribatu bat ostu zuen, hain zuzen ere, gazteak.

Genero indarkeriagatik aurrekariak ditu. Horregatik, haren bikotekide ohiari babes handiagoa ematen ari dira lapurreta jazo zenetik, "larritasun maila altuko" biktima baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo gaur Ertzaintza Indarkeria matxista Barakaldo Delituak albisteak Epaiketak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak