Gizartea -

Istripua Araban

17 urteko mutil bat oso larri zauritu da Agurainen, ibilgailu batek harrapatuta

Ezbeharra 17:15 aldera gertatu da, adingabea Eginorantz bizikletan zihoala. Biktima Gasteizko Santiago Ospitalera eraman dute, anbulantzian.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

17 urteko mutil bat oso larri zauritu da gaur arratsaldean Agurainen (Araba), A-3138 errepidean, ibilgailu batek harrapatuta, Ertzaintzako iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez.

Ezbeharra 17:15 aldera gertatu da, adingabea Eginorantz bizikletan zihoala ibilgailu batek harrapatu duenean.

Gasteizko Santiago Ospitalera eraman dute, anbulantzian, larri zaurituta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Ertzaintza Araba Gizartea Eguneko albisteak Agurain Albisteak Harrapatzeak